Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  
110.Street-eko geltokia.
Non sailkatua : 2009 Maiatza 23

 110.Street-eko geltokia-ren liburua Iñaki Zabaleta Urkiola idatzitakoa da eta Elkar argitaletxekoek argitaratu dutena.Liburu hau irakurri egin dut, batez ere Koldok, gure euskerako ikasleak, ematen zizkigun aukeren artean arreta gehien deitu zidana zelako.

Hona hemen liburuaren laburpena:

Alde batetik, Josebak kafetegi batean egiten du lan. Catherinek, kafetegi buruak, trafikatzeko lanak egitea behartzen dio, bestela immigrazioko poliziari deituko diola esaten dio. Bestalde, Angiek, estatu batuetako emakume batek, publizitatean lan egiten du. Hasieran, kartel bat diseinatzeko enkargua izango du eta hauetako bat egitean ezagutuko dira Angie eta Joseba, kartelaren bidez mezuak bidaliko dituzte bata besteari. Josebak trafikatzen jarraituko du, gehiago ezingo duen arte. Orduan, berak xantaiatuko du Catherine, poliziari dena kontatuko diola esanez. Gauzak horrela utzita; denbora gutxiz, baina; izan ere, metroko kale batean laban batekin hiltzen baitute.

Laburpen hau orrialde honetaik hartu dut, aurreko helbidean  Iñaki Zabaleta Urkiola  idazleari buruzko informazioa baita ematen digu.

Liburu hau atseginez irakurri dut, batez ere idazleak historioa kontatzerakoan izan duen modua eta izan dituen ikuspegi paraleloak,Josebaren eta Angiren bizitzak aldi berean kontatzea, desberdina iruditu zait. Istorioaren garapena, erabilitako hizkuntza berezia, ingeleseko hitzak erabiltzen, eta hori guztia, egokia iruditu zait. Idazlearen helburu “monotonia” bat ez izatea izan dela uste dut.Beste gauza bat arreta deitu didana, amaiera izan da, protagonisten arteko amodioa luzeagoa izango zela espero nuen eta bat- batean holan bukatzea, izoztuta utzi nau.

Aurreko gauza guztiengandik,liburu “arraroak” guztatzen zaizkion gendeari gomendatuko nioke, arraroa esaten dut, ez delako amodiozko betiko istorioa,eta gainera kontatzeko modua berezia izan delako.Eta batez ere, amaiera sinestezinak gustatzen zaizkion gendeari, liburu hau irakurtzeko esango nioke.

IDAZLANA (Akupuntura bizkarreko minaren aurka)
Non sailkatua : 2009 Apirila 23

Medikuntzaren kasuan hainbat aurrerapen eta hainbat kasu mota desberdinak daude terapien kasuetan. Nik bi terapien moten arteko desberdintasunei buruz hitz egingo dizuet; terapia konbentzionalak eta terapia alternatiboak.

Terapia konbentzionaleen kasuan,  medikuek erabiltzen dituzten baliabideak botikak dira, botika dendetan aurkitu ahal ditugunak eta lortzen ditugunak medikuaren erreseta baten bidez. Kasu honetan erabiltzen dituzten teknikak ez dira oso bereziak,medikuarenera joaten zara, zenbait galdera egiten dizkizute eta horren arabera sendagai bat edo beste bat ematen dizute.

Terapia alternatiboetan, aldiz, terapia “naturalak” bezala ulertzen ditut. Medikuntza mota hau erabiltzen dutenek, ez dituzte sendagaiak erabiltzen,beste baliabide eta teknikak dituzte; loreak, masajeak, orratzek…etab

Naturalagoak izateagatik ez du esan nahi hobeagoak direla ala txarragoak, bakoitzari metodo batzuk hobe joango zaizkie eta beste batzuei beste batzuk. Baita ere, pentsaera mota asko esaten du, gure aiton amonak gehien bat etxeko medikuntzaren alde egongo liratekete, betikoa delako etab. Baina, baita ere, askotan pentsaera hori ez digu ondo etortzen, adibidez; zuk bazoaz emakume baten kontsultara, terapia alternatiboak erabiltzen dituenak, eta esaten dizu pilula hauek eta zenbait horratz bizkarreko mina kenduko dizutela, eta hagian egia da baina, baita ere izan ahal dira gozokiak eta zuk sinestu berak esaten dizuna. Eta terapia konbentzionalen kasua, sendagaia ez da aldatzen betikoa da eta mundu guztia erabiltzen du.

Honekin adierazi nahi dudana ez da terapia alternatiboei ez diezuela kasurik egin behar, esan nahi dudana da bakoitzak bere terapia mota behar duela eta ezin garela besteen esperientziaz baliatu, gurea egiteko.

1’75 puntu

Akupuntura bizkarreko minaren aurka.
Non sailkatua : 2009 Martxoa 16

Akupunturako ereginkortasuna bizkarreko minari aurre egiteko farmako konbentzionalak baino ondorio nagusiak lortu egin ditu.Aukera terapeutiko bezala, albo-ondorio eta kontraindikazio gutxi ditu, fisioterapia, masajeak…etb baino eraginkorragoa da eta emaitza bikainak lortu ditu, adibidez akupuntura jaso dutenen artean erdiak nabaritu ditu hobekuntzak eta bestaldetik, terapia konbentzionala aukeratu dutenen artean bakarrik lautik batek hobera egin du.Dena den, plazeboaren eragina ere baloratu egin da eta “akupuntura faltsua”-ren izenarekin adierazi da.Horretatik, honako ondorio hauek lortu egin ditugu, plazeboaren eragina psikologikoak eta fisikoak izango direla.

Ez badago gaia ez dut zuzentzen (ezin dizut puntuatu lana)

IPUIN BATEAN BEZALA
Non sailkatua : 2009 Martxoa 3

Bai liburu osoa irakurrita daukat. Beno, hasieran kostatu zitzaidan pixka bat ulertzea, historio bera da baina bi pertsona desberdinen ikuspegitik adierazita. Hasieran arazo hori euki nuen, baina gero pilo gustatu zitzaidan.  Zure ondoko jendeari pasatu ahal zitzaion gauza bat delako, amodioagatik edozein mundutan sartzea eta burua galtzea, baina ez gara konturatzen guri gertatzen zaigun arte.

Ondoren liburuaren laburpentxo bat egingo dut:
Liburu honetako protagonista Sara deitzen da eta bere bizitzan gertatzen zaizkion gauza guztiak “amodioarekin” zerikusia dutenak kontatzen digu.
Sararen lehenengo nobiloa Edu bere amari asko gustatzen zitzaion, baina elkar bizitzeko aukera azaldu zitzaienean, Sarak beste mutil batekin,Sergiorekin, joan zen Alpujarretara bizitzera.Hori bere amari ez zitzaion gustatu, baina Sarak erabakia hartu zuen eta amarekin zeukan harremana pikutara bidali eta mutikoarekin joan egin zen.
Dena ondo joaten zitzaien, bien artean denda bat ireki zuten, lagunak egin zituzten Sonia eta bere senarra, primeran pasatzen zuten elkarrekin. Baina egun batean Sergiok,ez zuen etxean lo egin eta Sarak oso haserratuta zegon ez baitzen lehenengo aldia. Sergiok etxera itzultzerakoan oso arraroa zegoen Sararekin, eta Sarak galdetu zion zeo-zer kontatu behar zion, Sergiok oso argi esan zion baietz, beste batekin oherau zela.
Sarak ezin zuen sinestu, baina hori eta guztiz ere, berarekin jarraitu zuen. Soniak esaten zion ezin zuela holan jarraitu eta berarekin moztu behar zuela.
Hilabeteak pasatzen joan ziren baina, beraien arteko erlazioa oso hotza zen eta denagatik  eztabaidatzen zuten, heldu zen momentu bat non Sergiok ez zuen gehiago jasaten eta Sarak jo egin zuen. Hori izan zen beraien erlazioarekin bukatu zuena.
Sarak ez zuen burua altzatu denbora luze batean eta bere ahizpa bera bizitzatzera eta laguntzera joaten zen batzuetan, Soniak egiten zuen moduan.
Denbora asko pasa izan zuen, Sarak beste mutil batekin irtetera ausartu zen arte, Emmanuel izenekoa Soniaren laguna. Berarekin baita bizitzen hasi zen, Emmanuelek egunero kokaina pizka bat hartzen zuen baina Sarari esaten zion berak bazekiela non zegoen limitea, baina hori ez zen egia izan. Heldu zen egun bat non ez zeukan bere gorputzaren kontrolik eta Sarak ez zekien zer egin ez zeulako Sergiorekin gertatutakoa berriro errepikatzea, eta drogen munduan sartu zen.
Drogen munduan sartu ondoren ezin zen atera,  eta hainbat medikuen laguntza eduki zituen handik atera ahal izateko. Mediku horietako bat Ander deitzen zen.
Ander baita amodioagatik soratuta ibili zen eta ez zaio oso ondo atera, baina Sara ikusi zuenean, berriro piztu zitzaion itxaropen hori eta beragatik borrokatuko zuela argi zeukan. Eta hori egin zuen, mediku eta pazientea izatetik nobiloak izatera pasatu ziren baina denbora luze batekin tartean.
Azkenean Ander eta Sarak elkarrekin bizitzera joan ziren, eta oraingo honetan Sararen ama bai onartzen zuen, kostatu zitzaion baina onartu zuen Ander azkenean. Handik gutxira Leire izeneko alabatxo bat izan zuten, baina Sarari iesa detektatu zioten eta Leireri baita. Sara lehenengoa hiltzean izan zen Leirek 2 urte zituenean, eta handik 10 urtera gutxi gora-behera Leirek baita hil egin zen.

Sarari gertatu zitzaiona edonori gertatu ahal zaio, eta gaur egun jende askori gertatzen zaio. Galtzen dutenean maite duten pertsona hori, dena galdu dutela uste dute, eta droga hartzen dute babesa moduan.
Anderrena, nik hasieratik pentsatzen nuen Saragatik zeo-zer sentitzen zuela, baina bion egoera dela eta ez zutela elkarrekin bukatuko pentsatzen nuen, baina okertuta nengoen.

Ipuin batean bezala – Egin beharrekoak
Non sailkatua : 2009 Martxoa 3

  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua.
  • Sinesgarria deritzozu Sara drogazale bihurtzen den moduari? Zergatik? Anderren sentimenduak azkenean zein dira? Espero zitezkeenak dira ala ez? Zergatik?
EGIA ETA GEZURRA
Non sailkatua : 2008 Abendua 15

Koldoren esanetara hemen nago, berak esan digu egia eta gezurraz hitz egitea.

Guk gogoeta egiteko eta holan jokaera egokia erabiltzearen helburuarekin egin duela uste dut. Egia erabiltzea askok pentsatzen dute beraien kalterako izango dela eta horrexegatik gezurran babesten dira.

Honekin nik egin nahi dudana da, nire ikuspegitik zuek konturatzea edo gogoeta egitea zein bide den egokia; egia ala gezurra?

Ezagutzen dut kasuren bat non egia ez esateagatik guztia pikutara bidali egin duena edo berak gezurra sinesten bukatu duena. Pertsona gehienak, nire ustez, gezurra esaten dute beldurragatik, besteok zer pentsatuko duten berataz edo gustatuko bazaie bere iritzia… baina zuk zer pentsatzen duzu zure buruaz gezurra esaten duzunean? Gehienetan gezurra esandakoan txarto sentitzen gara eta gertatutakoa aldatu nahiko genuke, baina ez dago atzera bueltatzerik.

Horrexegatik, hobe da gauzak ondo pentsatzea eta gezurra esatearen ondorioak, eta egia esatearenak ikustea.

 Nire ustez egiarenak irabaziko zuten, momentu txar pasatu ahal da iritzi desberdinak egoten direlako beti, baina gezurra esaterakoan baita momentu txar bat pasatuko duzu, baina hor ez dago irtenbiderik, guztia galtzeko aukera daukazu beti, beste moduan ez dago arrisku hori.

Beno, espero dut guztioi gustatu izana, zuen iritzien zain egongo nahiz.

 Muxu handi bat! 

Non sailkatua : 2008 Urria 31

Kaixo!!

Nik Andrea dut izena, eta hemen nago arratsaldeko zazpiretan ostiral batean idazten.

Arraroa irudituko zaizue baina egia da, eta hau guztia euskerako,Koldo, irakasleak eskatu digulako idaztea ia zertarako nahi dugun bolga, eta nik bera esandako egiten ari naiz.

Hasi naizenean ez nekien oso ondo zer idatzi behar nuen baina oso erraza iruditu zait, zuek egin galdera berdina zeuen buruei: zertarako nahi dut bloga? ez zenekien zer idatzi baina pentsatzen duzuena baino errazagoa da. Nik adibidez oraintxe bertan egiten ari naizenerako nai dut, edo lagunekin hitz egiteko..etb.

Ez pentsatu edozer gauza arraro ez ez, edozein tontakerirako erabili ahal duzu.
Beno nik bukatu dut honekin, orain kalera noa.
Ondo pasa asteburuan.

Agur.

Kaixo Mundua!
Non sailkatua : 2008 Urria 27

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Nabigazioa
Pertsonala
Me
  • Deskribapena :
  • Nire ICQ:
  • Nire MSN:
Egutegia
Maiatza 2012
A A A O O L I
« mai    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  
Honi buruz
Atalak

Artxiboak
Bilatu

links
Kredituak eta jarioak
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios